Andoain-M10-Festa Dinamikoa

ZUZEN

Zuzen taldeak burutzen zituen ekintzak ikusgarriak ziren eta baketsuak. Boterea dutenek ez dute inork euren interesen aurka egiterik onartzen eta disidentziaren aurka euren errepresio tresna guztiak erabiltzen dituzte. Zuzen taldeko ekintzaile askok errepresio hori sufritu behar izan zuten, eta kasu askotan errepresio hori isun ekonomikoen bitartez gauzatzen zen. Isunak ordaintzeko dirua ateratzeko hainbat ekimen burutu ziren, eta horien artean, Andoaingo gaztetxea egindako festa dinamikoa deiturikoa :-)

Andoaingo gaztetxea espazio ederra da horrelako festak egiteko eta bertako arduradunen laguntzarekin (beti bezala oso jende jjatorra) festa ederra antolatu zen. Gizarte eraldaketarekin konpromezua adierazten duten alor desberdinetako artixtak elkartu ginen bertan; musikariak, abeslariak, disko jartzaileak, didgeridoo joleak antzezleak, break dantzariak, etab.

Selektah Sound System. Zigor DZ eta DAddy JEff erasoan :-)

 

Bad Sound System, gizarte hobeago baten aldeko borrokaren lehen lerroan beti :-)

 

Zigor DZ eta Fermin Muguruza eskuz esku, saltsa guztien...

Antzerkiak eta kabaretera ikuskizunek ere izan zuten euren tartetxoa.

Iban Nikolai eta bere didgeriddoa, doinu zaharrak aldarrikapenen ahots...

Giro ederra sortu zen, are jatorragoa den jendearekin :-)

 

Besarkada estua festan parte hartu zuten artixtei eta festara gerturatu ziren lagun guztiei.


Horrela aurkeztu genuen:


Kaixo guztioi! Zer moduz?

Zuzen taldeak maiatzaren 10erako prestatutako jaialdiaren berri eman nahi dizuegu. Andoaingo gaztetxean ospatuko da eta euskal kulturaren barruan lanean ari diren hainbat lagun elkartzeko asmoa dago. Hona hemen osagaiak:

ZER: ZUZEN FESTA DINAMIKOA

NOIZ: Maiatzak 10, larunbata. Gaueko hamaiketatik aurrera (bostak arte).

NON: Andoaingo Gaztetxea.

ZER:   

     - Zea Mays (rock)
    - DJ Laia (F.M.-ren musika aukeraketa + bere baseen gainean kantari)
    - Selektah Sound System (Selektah Kolektiboko hainbat kide  -DZ, Daddy Jeff, Mc Molte, Aritz `Sound System´- eta lagun gonbidatuak- Black Jicko (Cubako konexioa), Mikel... Rap, reggae eta doinu beltzak -funk, soul. afrikar erritmoak, brasildarrak...
    - Bad Sound System (reggae-ragga + abeslariak)
    - Kasketa Kabareta (antzerki esketx laburrak)
    - Interruptus (antzerki esketx laburrak)
    - Digeridoo (Australiar jatorrizko herritarren soinu tresna) + malabareak
    - Team Rockers (break dantzariak)
    - Ekintza zuzenen bideoak
    ...ustekabeak...

HELBURUA: Ezarritako isunei aurre egin eta ekintzekin aurrera egin.